XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III EKINTZA

I IRUDIA

LIBE ta BEGO

LIBE.- (Negarti, argal eta erdi gaixo)

(Tarteka, zimurtutako karta leundu eta irakurten)

Libe andrea:

Nire egunak eldu dira.

Familitik igesi, erritik eskutauta, nire goraberarik iñok jakin ez dagian, itxas ostera onetan sartu nitzan, guzurretako izenez.

Ez naz ausartu zuen aurrera agertzen, nai ta ni bein-beingoz arpegi emon edo ez zalantza askotan ibili eta zuek biok begien aurretik kendu ez...

BEGO.- Karta ori nobelarik irakurgarrien biurtu dozu.

LIBE.- Ointxe esan dozu egia.

Nobela bat.

Ori da izan be.

...Atzo zure gelan sartu nitzan.

Ez lapurreta naian, eta zure kartera artu.

Baiña laster eukiko dozu zure eskuetan eta bertan bein senarrak emoniko domiñatxoa aurkituko dozu GUREA izena daukana.

Nirea izanarren, GUREA izango ez danarentzat...

BEGO.- Erdaldunak ba dakizu zer esaten daben?

A lo hecho pecho.

LIBE.- Mesedez, Bego!

...Erdibitzeko ordua eldu da.

Laster jaioko da nigandik zuretzat eskintzen dautsudan umea, ba dakidalako ume billa zabiltzala.

Eta zuri eskintzen dautzut zuk maite dozun gizon berberaren semea dalako... (barriro) zuk maite dozun gizon berberaren semea dalako.

(Ixilunea, negarti).

...Ez alperrik nire billa etorri.